Jasangarritasuna modu sistematikoan eta zeharkakoan barruan hartuko duen ESG kudeaketa-eredu bat ezartzeko ibilbide irmoari ekin dioten enpresak saritzen dira.
Bizkaian egoitza duten edo jarduera ekonomikoren bat gauzatzen duten enpresek eman dezakete izena.
Sari-banaketa zeremonia – 2024ko deialdia
2025eko martxoaren 10ean, BBK aretoan BBK ESG Hub Cámarabilbao Sariketen lehen edizioa egin zen. Ekitaldi horretan negozio-eredu arduratsu bateranzko aldaketa gidatzen ari diren enpresen berrikuntza, eginahala eta konpromisoa txalotu zen.
Mila esker parte hartu zuten enpresa guztiei, sariketara bertaratu zirenei eta BBK Banku Fundazioari, Bilboko Ganberari (Cámarabilbao) eta Petronorri gure lurraldean enpresa arloko jasangarritasuna sustatzeko laguntza eta konpromisoa erakusteagatik.
Saritutako proiektuak
- Ingurumeneko berrikuntzaren saria
Tubos Reunidos Group, zero karbono-isuri garbiko soldadurarik gabeko altzairuzko lehen hodia garatzeagatik. - Berrikuntza sozial jasangarriaren saria
Mutualia, aniztasunari arreta emateko programagatik, ekitatea eta lan-arloko inklusioa sustatuz. - ESG irizpideak hoberen txertatzen dituen enpresa txiki eta ertainerako saria
Zabalgarbi, jasangarritasunaren aldeko konpromisoagatik, hondakinen balorizazioa energia-eraginkortasunarekin eta berrikuntzarekin uztartuz. - Epaimahaiaren aipamen bereziaaria
Bromalgae, lurreko zuhaitzek baino 25 aldiz karbono gehiago xurgatzeko gaitasuna duten “zuhaitz likidoen” teknologia berritzaileagatik.
Honako honek babestuta


Honako hauen laguntzarekin

2024ko BBK ESG Hub Cámarabilbao Sarien banaketa-galako argazki-galeria







































