2026ko BBK ESG Hub Cámarabilbao sariak
Jasangarritasuna modu sistematikoan eta zeharkakoan barruan hartuko duen ESG kudeaketa-eredu bat ezartzeko ibilbide irmoari ekin dioten enpresak saritzen dira.
Bizkaian egoitza duten edo jarduera ekonomikoren bat gauzatzen duten enpresek eman dezakete izena.
2026ko Deialdia
- Ingurumen-berrikuntzaren saria
Berezko ekimen berritzaileen bidez ingurumenaren zaintzan eta deskarbonizazioan arreta berezia jartzen duten erakundeak. - Gizarte-berrikuntza jasangarriaren saria
Berezko ekimenen bidez gizarte-alorretan lan egiten duten erakundeak. - ESG irizpideak hobekien integratzen dituen ETEari saria
Bi sari emango dira:- Jardunbide etiko, ingurumeneko eta sozialetan arreta berezia jartzen duten eta beren kudeaketa-ereduan ESG irizpideak ezarri dituzten ETEak.
- Jasangarritasuna beren jardueraren edo kudeaketa-ereduaren ardatz estrategikotzat duten sortu berriko enpresak.
Honako honek babestuta


Honako hauen laguntzarekin

Aurreko edizioak
Premios BBK ESG Hub Cámarabilbao 2024
2025eko martxoaren 10ean, BBK aretoan BBK ESG Hub Cámarabilbao Sariketen lehen edizioa egin zen. Ekitaldi horretan negozio-eredu arduratsu bateranzko aldaketa gidatzen ari diren enpresen berrikuntza, eginahala eta konpromisoa txalotu zen.

